XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zitoplasma

Mintz zelularraren eta nukleo edo hunaren arteko tartea betetzen duen partea da.

Batez ere urak eta bertan urtutako gaiek osatzen dute, hala nola, mineralek, molekula organikoek, e. a., eta zenbait organoskak.

Hauen artean ondorengoak nabarmenduko ditugu: - Mitokondriak: Baba baten itxura dute eta zelulak bere funtzioak betetzeko behar duen energia eskaintzen dute.

- Endoplasma-saretxoa: Metaketa eta garraioa permititzen duten hodi eta barrunbe multzoa da.

- Ribosomak: Proteina zelularrak egiten dituzten organoska txikiak dira.

- Kloroplastoak: Klorofila daukate eta fotosintesian iharduten dute; landare-zeluletan daude bakarrik.

Zitoplasman beste organoska batzu ere aurki ditzakegu, hala nola Golgiren aparatua, lisosomak, zentriolu edo bakuolak.

Nukleo edo huna

Zelularen funtsezko partea da.

Zelularen funtzioak koordinatzeko ardura dauka eta batez ere zelulen banaketan partehartzen du.

Nukleo edo hunak esfera forma du eta zelularen erdian egon ohi da.

Zitoplasmatik bereizten duen mintza du eta barruan urin nuklearra, huntxoa eta kromosomak dauzka; azken hauek heredentziaren material guztia daramate.

Mitokondriak / Nukleo edo huna / Zelula bejetalak.